Arreta esparruak
Pertsona batek bere barnera bidaiatzea ongizatea bilatzeko modu on bat izan daitekeela jakina da. Oinez, bizikletan, kotxez, autobusez, trenez, hegazkinez... bidaiatu daitekeen bezalaxe, Sexologiarekin erlazionatutako gai askotan jarri daiteke arreta eta lantzeko kontu bezala hartu.
Identitate sexuala
Gizaki oro definizioz izaki sexuatua da, hau da, emakumea ala gizona izan daiteke. Bi pertsonek, sexu berekoak izan arren, beraien sexualitatea modu oso desberdinean bizi dezakete eta ez da beti erraza argi izatea norberak eraikitzen duen modu hori nondik bideratu behar duen jakitea.
Desiraren orientabidea
Bizitzako beste arloetan bezalaxe, erotikan ere gustuek badute lekua. Desirak helmuga bezala duen haren sexuak, ezaugarri fisikoek, jarrerek, praktika ezberdinek, objetu zehatz batzuek... guztiak izan daitezke bulkada erotikoaren pizgarri.
Bikotea
Bikote harremanak beste edozein erlazio sozial bezalakoak dira, eta horrexegatik beragatik ulergarria da tirabirak izatea. Desakordioen kudeaketa bideragarriagoa izan daiteke bikotetik kanpoko norbaitek bere ikuspegia azaltzen duenean.
Aniztasun funtzionala
Gizaki guztiak gara desiratzaile eta desiragarri, norberaren ezaugarrietatik haratago. Sexualitatea libreki bizitzea eskubide bat da eta, gaur egun, hori lortzeko baliabideak gero eta eskuragarriagoak dira.
Erotika
Erotika sexualitatearen parte ere bada, eta bizitzako beste edozein alorretan bezalaxe zailtasunak egon daitezke. Norberaren erotikari behar duen arreta eskaintzeko espazio bat izatea onuragarria izan daiteke.
Baloreetan heztea
Kontu sexologiko asko daude moralarekin eta giza-eskubideekin erlazionatuta. Kriterio pertsonal bat eratzea zaila izan daiteke erreferentzia egokirik gabe eta gaur egun eskura dugun gain-informazioarekin jasotzen ditugun mezuak oso nahasgarriak izan daitezke.
Genital bidez Transmititutako Infekzioak
Sexualitatearen alderdirik medikoena; beldur askoren iturri, buruhauste askoren sortzaile... Garrantzitsua da ondo informatuta egotea.